miércoles, 8 de enero de 2014

Miley Cirus ere bullying-aren aurka!

Gaur egun hain famatua den Miley Cirus abeslari estatubatuarrak, Bullying-aren kontrako kanta bat sortu zuen Hanna Montana izan zen garaian. Mundu osoan jarraitzaile ugari dituen pertsona izanda eta kontuan hartuta hauetako gehienak gazteak direla, oso ideia ona dela deritzot; behintzat bere jarraitzaileak kontzientziatu daitezen eta baita abestia entzuten duen pertsona oro ere!

Hemen daukazue abestia:






Nora jo dezaket bullying kasu baten aurrean banago?

Aurreko sarreretan aipatu bezala, gaur egungo eskoletan, eraso eskolarra edo bullying fenomenoa gero eta gehiago pairatzen dute ikasleek. Horrela izatekotan, badago nora jo: hainbat psikologo daude kasu hau aurrera eramaten laguntzeko prest. Hala ere, hauetara joan ezinez gero, Anti-bullying izeneko web orrialde bat existitzen da: http://www.acosoescolar.info/linea_ayuda/

Bertan, ikasleentzako eta gurasoentzako laguntza eta informazioa eskuragarri daukate, eta aldi berean, beraiekin harremanetan jartzeko aukera eta kasu bakoitza tratatzen laguntzeko aukera eskaintzen dute.

Beraz, bullying-a pairatzekotan edo inguruan horrelakorik ikustekotan, laguntza eskatu edo eskaini!

2014a...

URTE BERRI ON!!   
Kaixo irakurleak!
Hemen naukazue berriro ere gabonak eta gero; 2014ean gaude jada eta urte berri honetarako bullying-aren desagerpena edo honen murrizpena behintzat eskatu diogu Olentzerori, ea zortea daukagun aurten...


lunes, 9 de diciembre de 2013

Laguntza eskaini !

Gabon blogeroak!

Badira egunak bloga eguneratzen ez dudala, eta gaur youtubetik hartutako bideo polit batekin natorkizue. Bideo honetan islatzen den moduan, erasotzaile ugari dauden arren, laguntza eskaintzen duten pertsona asko daude ere. Hala ere, oraindik gutxi dira jarrera hau hartzen dutenak eta ez dakite zer nolako laguntza eskaintzen dioten bullying-a pairatzen ari den pertsonari. 
Ikus ezazue bideoa eta "KAS" iragarki batek zioen moduan... 
¿y tu de quien eres?


video

jueves, 28 de noviembre de 2013

Jazarpen kasu bat Plentzian

2013ko urtarrilean, 12 urteko mutil batek jasotzen zuen jazarpena salatu zuten gurasoek Ertzaintzan. Antza denez, ikastolaz aldatu zuten bere semeak jasotzen zuen tratuagatik, eta horrela ere, erasoak aurrera jarraitu zuten. Lotsagarria da bizi garen gizartean horrelako gauzak gertatzea oraindik, noraino hel daiteke ume baten bortizkeria?

Berri osoa irakurri nahi baduzue, klikatu hurrengo estekan:


Eskola jazarpena Plentzian


Kasuarekin identifikatua sentitu bazara edo eskolan horrelakorik ikusi baduzu:




DENUNTZIATU!

miércoles, 27 de noviembre de 2013

Hitz gogorrak erasoak dira ere!

Dakizuenez, eraso mota desberdinak daude, eta fisikoak ez dira mina egin dezaketen bakarrak. Askotan, hitzek, erasoek baino min handiagoa gauzatzen digute eta hau bera gertatzen da bullying kasu gehienetan.
Bideo honetan ezin hobeto adierazten da hitz gogorrek haurrei sentiarazi dakiekena:

video

IKUSI, KONTZIENTZIATU ETA ONDO JOKATU...

martes, 26 de noviembre de 2013

EAE bullying kasu gehien dituen bigarren komunitatea

Bullying-ari buruzko artikuluak bilatzen egon eta honekin topatu naiz: EAE bullying kasu gehien sufritzen dituen bigarren komunitatea da. Harritzekoa, ezta? Zer egiten dugu, edo hobeto esanda, zer ez dugu egiten hau gertatzeko? Zelan jokatu beharko genuke egoera honen aurrean? Milaka galdera, erantzunik ez...

Hemen daukazue berri osoa irakurtzeko web gunea:

http://www.diariovasco.com/20090217/al-dia-sociedad/pais-vasco-segunda-comunidad-20090217.html