jueves, 28 de noviembre de 2013

Jazarpen kasu bat Plentzian

2013ko urtarrilean, 12 urteko mutil batek jasotzen zuen jazarpena salatu zuten gurasoek Ertzaintzan. Antza denez, ikastolaz aldatu zuten bere semeak jasotzen zuen tratuagatik, eta horrela ere, erasoak aurrera jarraitu zuten. Lotsagarria da bizi garen gizartean horrelako gauzak gertatzea oraindik, noraino hel daiteke ume baten bortizkeria?

Berri osoa irakurri nahi baduzue, klikatu hurrengo estekan:


Eskola jazarpena Plentzian


Kasuarekin identifikatua sentitu bazara edo eskolan horrelakorik ikusi baduzu:




DENUNTZIATU!

miércoles, 27 de noviembre de 2013

Hitz gogorrak erasoak dira ere!

Dakizuenez, eraso mota desberdinak daude, eta fisikoak ez dira mina egin dezaketen bakarrak. Askotan, hitzek, erasoek baino min handiagoa gauzatzen digute eta hau bera gertatzen da bullying kasu gehienetan.
Bideo honetan ezin hobeto adierazten da hitz gogorrek haurrei sentiarazi dakiekena:

video

IKUSI, KONTZIENTZIATU ETA ONDO JOKATU...

martes, 26 de noviembre de 2013

EAE bullying kasu gehien dituen bigarren komunitatea

Bullying-ari buruzko artikuluak bilatzen egon eta honekin topatu naiz: EAE bullying kasu gehien sufritzen dituen bigarren komunitatea da. Harritzekoa, ezta? Zer egiten dugu, edo hobeto esanda, zer ez dugu egiten hau gertatzeko? Zelan jokatu beharko genuke egoera honen aurrean? Milaka galdera, erantzunik ez...

Hemen daukazue berri osoa irakurtzeko web gunea:

http://www.diariovasco.com/20090217/al-dia-sociedad/pais-vasco-segunda-comunidad-20090217.html

lunes, 25 de noviembre de 2013

Blogaren gaia: BULLYING-a

Arratsalde on!
Hainbat egunez blog honen gaia zein izango den pentsatu eta gero, Bullying-a lantzea erabaki dut. Alde batetik, azkenaldian gizarteko esparru guztietan eta, bereziki, hezkuntza arloan, ardura eta interesa piztu duen arazoa delako, eta bestetik, egunerokotasuneko gai mamitsua baita. Astero berriren bat argitaratzea pentsatu dut, momentuz hemen daukazue bullying-ari buruzko oinarrizko informazioa:



Gaia zuen interesekoa izatea espero dut!

AGUUUUR!!!

jueves, 14 de noviembre de 2013

ONGI ETORRI

Hau proba sarrera da da, Lh 32. taldeko klasean egindakoa:

Lehenengoa, youtubetik bideo bat sartzeko proba bat da:



Bigarren bideo hau Vimeotik sartuta dago HTML kodearen bidez:




Orain txertatuko dudana diapositiba batzuk izango dira:

Diapositiba hauek slidesharetik hartu ditut.

Hurrengo gauza liburuxka bat izango da ISSUU-tik hartua:



Guzti hau bideoak orrialde desberdinetatik igotzeko probak izan dira