Astekaria

Orri honetan aste desberdinetan egindakoaren laburpena idatzita dago:

IKT praktikako lehenengo astean, irakasgaiaren aurkezpena egin eta ikasle fitxa bat bete behar izan genuen, zeinetan klasera joango ginela baieztatzen genuen. Hau bete ondoren, teknologia berrien, eta bereziki, ordenagailuen inguruan aritu ginen; software eta hardware bereiztu, fitxategi motak eta memoria desberdinak ezagutu...

Hau azaldu eta gero, blog bat sortu behar genuela esan eta hori bera egin genuen guk, blogaren lehenengo sarrera idatziz.

Hurrengo astean, azaroaren 14ean, hain zuzen, blogaren inguruan aritu ginen, nolabaiteko tutoriala egin zigun Josunek; orrialde desberdinetatik bideoak eta diapositibak nola igo, markesinak eta etiketak zelan jarri, blogaren diseinua nola aldatu... Oso interesgarria iruditu zitzaidan klase hau, oraindik blogaren gaia zein izango zen ez nekien arren, jarduera desberdinak egitea, eta batez ere, erabat askea izateak, denoi gustatzen zaigun gauza baita.


Azaroaren 15ean, proiektu bat egin beharko genuelaren berri izan genuen, eta horretarako, 5 pertsonako taldeak sortu genituen. Taldeetan antolatuta egon eta gero, proiektuaren aurkezpena izan genuen, eta irakaslearen Rolean sartuta egoera bati erantzun behar izan genion. Horrez gain, taldearen sites bat eratu eta lehenengo akta egin genuen. Egun honetatik aurrera, proiektuaren atal desberdinak jorratzeari ekin genion.


Azaroaren 22an, gaixorik egoteagatik ezin izan nuen klasera joan, baina nire klasekideek gaitasun digitalari buruzko bideoak ikusi zituztela aipatu zidaten, eta baita pooplet programaren erabilera ezagutu zutela ere. Programa hori zertarako balioko zuen jakinminaz, taldekoei galdetu eta hari buruzko tutorial txikia egin zidaten. Oso programa bikaina dela deritzot, batez ere, eskema edo mapa kontzeptual handiak egin behar direnerako; izan ere, informazioa kolore, letra eta tamaina desberdinez antolatzeko aukera izatea oso erabilgarria dela uste dut. 


Azaroaren 28an, delicious plataforma ezagutu genuen; norberak bere kontua zabaldu eta orrialde desberdinetako linkak itsatsi genituen bertan. Horietatik bat aukeratu eta orri horri buruzko galdera batzuei erantzun behar izan genion taldekide bakoitzak, hurrengo egunean taldeko bat aukeratu eta klasearen aurrean aurkezteko. Esan beharra daukat, delicious plataforma ez zaidala asko gustatu, beharbada ez dut ondo ulertu bere funtzioa, baina ez dut oso erabilgarria ikusten.


Azaroaren 29an, aurreko egunean landutako orrialdeen aurkezpena egin behar izan genuen klasekideen aurrean, eta denak nahiko motzak izan zirenez, proiektuarekin aurrera jarraitzeko aukera izan genuen.

Abenduaren 12an, glogster eta jigzone plataformak ezagutu genituen, eta proiektua burutzeko ideiak pentsatzen hasi ginen. Gainera, taldeko sites-ean aktak eta entregatzekoak igotzen hasi ginen, eta baita erabilitako linkak itsasten ere. 


Abenduaren 13an, bageneukan jada proiektuaren ideia pentsatuta eta erabiliko genuen materiala prestatzen hasi ginen: sites-a, blog bat, pooplet programarekin mapa kontzeptual bat eta power point bat sortu genuen, gure proiektuari amaiera emanez. Nahiko ondo moldatu ginen egun horretan, ezagutzen genituen programak zirelako eta gustoko genuen gai bat jorratu genuelako, animaliak, hain zuzen.

Abenduaren 19an, proiektuen aurkezpena izan zen, hasieran gure taldea nahiko urduri zegoen arren, oso ondo moldatu ginen azkenean, eta gustora aritu ginen besteen proiektuak entzuten.







No hay comentarios:

Publicar un comentario